Euskaraz
Eguna: azaroaren 4a, larunbata
Lekua: Kultur etxea BERA
Ordua: 19:00
Sarrera: 6 € (Agara prentsan salgai)
Antolatzaileak: Berako Udala eta Berako Kultur Batzordea
Laguntzailea: Nafarroako Gobernua
Sinopsia
Terexa gaixorik dago, baina bera ez du bere osasun egoerak arduratzen. Etxeko intxaurrondoaren osasunak kezkatzen du. Intxaurrondoak ere gaitza badu. Onddoren batek kalte egiten dio, eta fruituak, kanpoko azal eta guzi erortzen dira lurrera. Azalak intxaurrak ito eta usteltzen ditu. Terexak ez du sendagaiarekin asmatzen. Larritasunak, gaixotasunarekin batera, Terexa itotzen du. Gero eta nekezagoa zaio arnasa hartzea.
Terexaren sentimenduen eta emozioen bidez, inguratzen gaituen ekosistemak, inguratzen gaituzten baldintzek, guregan duten eragina azaleraztea da antzezlanaren asmoa. Inguruko baldintzek eta ezaugarriek eragiten dutelako herriengan, hizkuntzengan, jendearengan… inguratzen duten lurrek landareengan eragiten duten moduan.
Zuzendaritza: MAIRU (Manex Fuchs-en laguntzarekin)
Testua: Gaizka Sarasola
Antzezleak: Josune Etxepare, Ainara Ribera, Ritxi Abril, Iban Garro, Juanen Saralegi, Gaizka Sarasola
Argi diseinua: Andoni Mendizabal
Soinu diseinua: Ibai Gogortza
Musika: Ibai Gogortza y Gaizka Sarasola
Atrezzo eta eszenografia: Adrian Labadie y Eduardo Conde
Jantziak: Marodi Sorkuntzak
Kartela: Garazi Conde
Argazkiak: Gotzone Rekondo