Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Antzerkia: Losers (Txalo Produkzioak)

Euskaraz

Eguna: urriaren 2a, larunbata
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 18:30
Iraupena: 110 min
Sarrera: 7 € (sarrerak aitzinetik Agara prentsan salgai)
Argibide gehiago: www.txalo.com
Antolatzaileak: Berako Kultur Batzordea eta Berako Udala
Babeslea: Nafarroako Antzoki Sarea

Manuel eta Sandra adinean aitzinera doaz -ia berrogei-, eta gizakiok tenore horretara
ailegatuta, gizarteak markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: Umerik ez,
bikoterik ere ez eta diruz urri, etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe… Horregatik, euren
buruak galtzailetzat dituzte. Eta aldatzeko esperantza handirik gabe, ia-ia etsiak jota, pozik
bizitzeko merezimendurik izanen ez balute bezala.

Bizipozak, ordea, ez du mugarik eta areago, ez du zer ikusirik ondasun materialekin edo
gizarteak markatzen dituen usadio eta arauen menpe bizitzearekin. Gu geu gara gure
bizitzak nolakoa beharko duen erabaki behar dugunak. Geure beldur eta mugak
gainditzeko gai izanez gero behintzat.

Manuel eta Sandrak bakarti bizitzeari utzi nahi diote Goibel antza bizi dira, baina pozik bizi
nahi dute.
Lortuko al dute…

Egilea: Marta Buchaca
Zuzendaria: Begoña Bilbao
Antzezleak: Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia
Jantziak: Kristina Martínez
Eszenografia: Asier Sancho
Argien diseinua: Julen Zaballa
Teknikariak: Alfredo Medina / Javier Guerra