Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Antzerkia: Olaiaren lorategia (Pájaros pintados konpainia)

Euskaraz

Publiko guztientzat
Eguna
: azaroaren 9a, larunbata
Lekua: Kultur etxea BERA
Ordua: 18:00
Iraupena: 50 min
Sarrera doan
Argibide gehiago: www.pajarospintadoscreacion.com
Antolatzailea: Berako Udala
Finantzatzailea: Irache Fundazioa

Zuzendari eszenikoa: Sergio Gayol.
Obraren egilea: Victoria Musetti.

Udaberriko lehen eguna da, eta Olaia lorategira itzuli da, huraxe nola biziberritu den ikustera eta neguak utzitako arrastoak biltzera. Olaia, ordea, ez dago bakarrik, lorategian oparo loratzen baitira belaunaldiz belaunaldi familiako emakumeek landutako oroitzapenak. Bidaia bat izanen da absentzietan zehar eta denboraren joanean, agur esanez eta berriz ere topatuz gure haurtzaroko maskota, aitona-amonak, gurasoak eta gure sustraiak. Egunez egun, urtez urte eta lorez lore, beti gordetzen dugu udaberri berriaren gaineko itxaropena.

Olaiaren lorategia lau istorio laburrek osatzen dute, eta bertan hainbat testuingurutan izandako galerari buruz solasten da, hala nola aitona-amonena, gurasoena, gure maskotena… Baina topaketara ailegatzeko galera aipatzen da. Oroitzapenen bidez ezagutuko dugu Olaia: nor den, nolako bizitza izan duen, nola iraunen duen oroimenean. Denboraren joanari, garenari eta geratzen denari buruzko hausnarketa. Non hasten da bizitza ? Non amaitzen da? Zoriontsuak izan gara?