Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

ANTZERKIA: Publikoari gorroto (Huts Teatroa)

publikoari-gorroto01

Eguna: ekainaren 21a, larunbata
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 22:00
Sarrera: 6 €. Errekalde Ostatuan salgai eta 21:30etatik aitzinera kultur etxeko lehiatilan
Antolatzailea: Berako Euskara Batzordea
Laguntzailea: Berako Kultur Batzordea

Publikoari gorroto idazteko, Xabier Mendigurenek Antonin Artaud-ren eragina aipatzen du. “Antzerkia eta bere doblea”. Aktorea eta taula zuzendaria, pertsona eta pertsonaia, ni eta nere mamua. Baina antzerki hau ez da “metateatroa”. Izaitekotan, ekintza teatral bat da, oholtza gainean gizon eta emazte erretzen dituena, krudela zer den ikus eta entzun dezagun. Arma arkaikoak izango ditugu eskutan: maskara bat, margoak eta animatua izaitea eskatzen duen gauza zonbait.

Eszenografia: oihal gorri pare bat, zerbait gordetzekoa dugula argi uzteko.

Gaineratekoa jokoa izango da, kodigo guzietan aritua, moralki inkorrektoa, mugagabea. Garbiki erraiteko, gure burua edo auzoarena torturatzeko dugun irudimena agerian utzi nahi dugu. Norberak bere bizia eszenifikatzeko egiten duen indarra. Amodioa eta gorrotoaren arnasa. Eta hondarrean, miseria. Itsuski ederra, krudela.”