Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Antzerkia: Trapu zikinak (Lore more)

Euskaraz

Eguna: otsailaren 20a, igandea
Lekua: kultur etxea BERA
Ordua: 17:30
Sarrera: 4 € (sarrerak aitzinetik Agara prentsan salgai)
Antolatzaileak: Udalbiltza (Geuretik sortuak programa) eta Berako Udala

“Trapu zikinak etxean garbitzen dira” esaten bada ere, herri garbilekuek, egun mutu dauden harritzarrek, bertze errealitate posible bat agerian uzten dute: trapuok kalean garbitzen zirela, alegia, bizilagun, senide eta lagunekin batera; intimitatearen ideia begi berriz aztertzen ahal dugu iraganeko ur horietan murgiltzen baditugu eskuak. Nola garbitzen dira lotsak utzitako orbanak? Eta indarkeriarenak? Zeri esaten diogu “zikin”? Zertaz hitz egin ahal da? Zer hitzekin? Gerraosteak utzitako pobrezia, adiskidetasuna, patroiaren bidegabekeria, maitasuna, lana eta etorkizunerako desirak gorpuztuko dira garbitzen diharduten emakume saldoan. Hotza eta zikineria izanen dituzte bidelagun; azken hauek ere badute zer esan bizi garen munduaz.