Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

ANTZERKIA: Txoriak eta zauriak (Mairu antzerki tailerra)

txoriakEuskaraz

Eguna: otsailaren 24a, larunbata
Lekua: kultur etxea
Ordua: 19:00
Sarrera: 3 €
Antolatzailea: Berako Kultur Batzordea

Juan Cabrero Riero (Santa Cruz,Toledo) eta Isabelo Sanchez Alonso (Magan,Toledo), ikazkina bata,eta musikaria bertzea. 1940an Lesaka eta Oiartzun arteko errepidean behartuta lanean ari zirela, ihes egitea lortu eta basoren batean ezkutuan bizirautea lortu dute gaur arte. Ahal izan duten neurrian, aldatzen ikusi duten bertze munduari begirik kendu gabe, Ramona anderearen konplizitatearekin, eta Mottelaren konpainiarekin, ekosistema propio bat eratzera ailegatu dira; baina ez ohiko gertaera batzuek beraien mundu itxia aztoratuko dute. Pertsona errealetatik abiatuta gure fikziorako pertsonaiak sortu ditugu.

Memoria, kontakizunaren eztabaida eta terminologia berriak ia egunero komunikabideen plazan ageri diren garaiotan, denboraren eraginaren (edo eragin ezaren), minen kalifikazioen eta hitzen harrotasunaren inguruko kezkak eta zalantzak ekarri nahi izan ditugu eszenatokira. Zalantzak berriz ere;
inportantea delako oroitzea, premiazkoa delako irudimena jartzea, beharrezkoa delako galderak egitea ?
zalantzarik gabe!

  • Egilea eta zuzendaria: Gaizka Sarasola
  • Zuzendari laguntzailea: Manex Fuchs
  • Konpainia: Mairu Antzerki Tailerra
  • Aktoreak: Juanan Saralegi, Ritxi Abril, Ainara Ribera, Josune Etxepare, Gotzone Rekondo eta Gaizka Sarasola
  • Bideo proiekzioa: Asier Gogortza
  • Musika moldaketak: Igor Telletxea, Aitor Mitxelena, Gaizka Sarasola