Euskaraz
Eguna: martxoaren 24a, larunbata
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 19:00
Prezioa: 4 €
Emakumeak beti konkistatuak izan gara, lurraldeak bezala; beti izan dugu agintzen gintuen inork eta zer egin behar genuen erraten ziguna; arauak ez ditugu emakumeak inoiz idatzi, gizonezkoen munduan, soilik gizonak izan baitira arau egileak eta agintzen zutenak. Horrelako egoeraz asperturik 3 klown -emakume errebeldeak, inguruko herriak konkistatzeko hautua eginen dute, beraiek asmatutako arauak eta legeak inposatzeko. Oraingoan , bada, emakume errebelde hauek izanen dira herriak konkistatuko dituztenak eta beraien arauak inposatuko dituzte, mendeetan gizonek egin duten moduan. Berara iritsiko dira (vini), behatuko dute tokia eta bertako bizilagunak (vidi) eta azkenean, Bera herria konskitatuko dute (vinci)…..edo ez?