Eguna: apirilaren 9a, larunbata
Lekua: Sanesteban eliza
Ordua: 19:30
Iraupena: 75 min
Doako sarrera
Argibide gehiago: www.coroametsa.org
Antolatzailea: Ametsa Abesbatza
Ametsa Abesbatza & Betiko Ametsa: Fernando Etxepare (zuzendaria)
Biolontxelista: Iñaki Etxepare
AMETSA ABESBATZA
Amets abesbatza koru mistoa da, hirurogei urteko historia duena.
Coro Ametsa Kultur Elkartearen ontzi intsignia da, eta hiru mailatako musika kulturarekiko konpromiso adierazia eta esplizitua du: Irun bere inguru hurbilarekin; Euskal Herriarekin, euskal musika folklore aberatsaren etengabeko interpretazioarekin; eta musika unibertsalarekin, Erdi Aroko musikatik hasi eta erlijio-polifonia garaikideeneraino interpretatuz.
Gure helburua musika korala edonora eramatea da.
Gure ilusio eta indarrekin bat datorren etorkizuneko ikuspegiak zuzentzen du misio hau: ekintzailetzarako bokazioa dugu, eta gure jarduerak eta elkartrukeak zabaldu nahi ditugu, gure taldearentzat horrek dakarren aberastasunagatik.
Amets Abesbatza nazioko eta nazioarteko lehiaketetan egotea helburu saihestezina da, tradizio luze baten jarraipena bertzerik izanen ez dena. Tradizio horren azken lorpena Burgosko hiriko X. Antonio Jose Abesbatzen Lehiaketa Nazionalaren Lehen Saria izan zen.
BETIKO AMETSA ABESBATZA
Betiko Ametsa abesbatza 2006an sortu zen Ametsa Kultur Elkartearen 50. urteurrenaren ospakizunetan, abesten jarraitu nahi zuten eta Ametsa Abesbatzaren erritmoa eraman nahi ez zuten kantari aunitzen eskariari erantzuteko. Sozietateko beteranoek osatzen dute, 50 ahots mistok osatzen dute, eta bere eginkizun nagusia kultura-, gizarte- eta humanitate-arloko ekitaldietan parte hartzea da. Abesbatzako kideen artean zahartze aktiboa eraginez, baita laguntasun ona eta taldeko jarduerak ere. Bere bizitzako 14 urteetan kontzertuak eman ditu Espainia osoan zehar, Puerto la Cruz (Tenerife), Azpeitia, Gorliz, Palma de Mallorca, Leyre edo La Bastidan, baita nazioartean ere; Pauen, Biarritzen (Frantzia) edo Lisboan (Portugal). Bere errepertorioak polifonia erlijioso eta profanoko lanak biltzen ditu, hainbat herrialdetako folkoreak, euskal folklorea nabarmenduz.
EGITARAUA
BETIKO AMETSA ABESBATZA
Stabat mater…………………………..………………………Z. Kodály
Hor zaude Jesus……………………………………….………J. Urteaga
Agur María……………………………………………………J. Uruñuela
Christus factus est……………………………………….………N. Otaño
Eli Eli Lama sabactani………………………..……………G. D. Bárdos
Tenebre factus est……………………………..…………T.L. de Victoria
Passio secundum Matheum……………………………… T.L. de Victoria
Zuzendaria: Fernando Etxepare
CELLO SOLISTA
Suite Re Mayor BWV 1012…..……………………..J. Sebastian Bach
-
- Prélude
- Allemande
- Courante
- Sarabande
- Gabotte I
- II Gigue
Biolontxelista: Iñaki Etxepare
AMETSA ABESBATZA
Jordi Rigolen Ametsa meza cello eta korurako:
-
-
- Kyrie
- Gloria
- Credo
- Sanctus
- Agnus Dei
-
Zuzendaria: Fernando Etxepare
Biolontxelista: Iñaki Etxepare