Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Aurten ere ez da kukañarik izanen Berako bestetan

Ez da beharrezko segurtasuna bermatzen

Urteetan Illekuetako kukaña izan da Berako bestetako ekitaldi garrantzitsu bat. Honetan gazteak, eta ez hain gazteak, Zia errekan jostatzeko eta udako tenperatura altuetatik freskatzeko balio izan du.

Duela urte bat baino gehiago Berako Udalak eskaera bat helarazi zion Kantauriko Ur Konfederazioari 20 urtez izandako baimena berritzeko, baina baimen berria emateko erantzukizun aldetik beteezinak diren baldintzak eskatzen digu.

Hainbat arrazoirengatik ez du baimen hori eman. Laburbilduz, kukaña paratzeak hainbat arrisku ekartzen ahal ditu erabiltzaileentzat eta inguruneko bizilagunentzat:

  • Zia errekan presa bat paratzeak uholdeak izateko arriskua areagotuko luke.
    Duela hilabete bat ikusi ahal genuen bezala, erauntsi handi batean urak gainezka egiten ahal du ingurune hori presa ez eginda ere.
    Presa izateak arazoa handitu baino ez luke eginen.
  • Erreka horren urak ez du osasun bermerik bainua ziurtatzeko.
  • Presa kontzen duen egiturak ez du erabiltzaileentzako beharrezko segurtasuna bermatzen eta larrialdi batean askatzeko sistema ere nahiko eskasa da.

Bertze sistema berri bat paratuta ere aurreko arazoak jarraituko genuke izaten.

Hori horrela, penarekin, baina denon segurtasun eta osasunagatik eta konfederazioaren baimenik ez izanda, Berako Udalak erabaki du kukañarik ez duela paratuko Berako bestetan. Aurtengoan eta hurrengo urteetan ere bai.

Espero dugu hartutako erabaki hau ulertzea ez baita aisa izan horrelako neurri bat hartzea.

Barkatu eragozpenak