Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Baga, Biga, Higa emanaldia (Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta)

mikelmarkez_eñautelorrieta

Eguna: abenduaren 16a, ortziralea
Lekua: kultur etxeko erakusgela
Ordua: 18:00
Emanaldia doan
Antolatzailea: Toki Ona Institutuko Guraso Elkartea
Laguntzaileak: Berako Kultur Batzordea eta Berako Udala

Baga Biga Higa Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta kantari eta musikagileen egitasmoa da. Ekimen honek euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena du helburu. Gure musikagintzaren historia, erreferenteak eta zaletasuna sustatzeko proiektua da. Generazio berriek gure musikagintza sakonago ezagutu, aukeratu, maitatu eta bizi dezaten.

Multimedia formatuko hitzaldi-kontzertua eskainiko digute Mikel eta Eñautek, beraiek izango baitira hizlari eta kantari. Euskal musikaren historiaren gaineko begirada aurkeztuko digute, 60. hamarkadaren aurreko garaietatik hasi eta gaur egunera artekoa.

Hitzaldi- kontzertua parte-hartzailea eta ludikoa izatea du helburu, eskola  magistraletatik urrun, pasioz bizi dugun mundu honi begirada propioa emateko eta ikus-entzuleekin partekatzeko.