“Auzolanean bakea eraikitzen” jardunaldiak antolatu ditu Berako Udalak, bakea eta bizikidetza sendotzeko bidean. Iragana, oraina eta etorkizuna landuko dira hiru saiotan, arratsaldeko 19:00tan, otsailaren 19tik martxoaren 5a bitarte. Bidezko bakea eta memoriaduna eraikitzea da helburua, iragana argituz, oraina normalizatuz eta etorkizunean adiskidetzea lortuz. Saioetako bakoitzak gai horietako bat landuko du.
Otsailaren 19a, ortzeguna
Iragana: egia, justizia eta erreparazioa (Paco Etxeberria; lege eta auzitegi medikuntzako mediku espezialista)
19:00 Beralandetan Gaztelaniaz
Otsailaren 26a, ortzeguna
Oraina: Bakegintzaren ikuspegiak (Aitziber Blanco, Foro Soziala; Iker Uson, Baketik)
19:00 Beralandetan Euskaraz
Martxoaren 5a, ortzeguna
Berako etorkizuneko bizikidetza landuz (Open space dinamika)
19:00 Beralandetan Ele bitan
Herritarren partaidetzarekin, etorkizunaren inguruan hausnarketa partekatua egiteko ekimena.
Antolatzailea: Berako Udala