Publiko guztientzat
Eguna: Uztailaren 18, larunbata
Lekua: Altzateko plaza
Ordua: 19:00
Iraupena: 45 minutu
Formatua: Kale antzerkia
Diziplinak: zirkua, kortosioa, akrobacia, antzerkia, dantza, musika eta pintura
Antolatzaileak: Berako Udala eta Berako Kultur Batzordea
Argibide gehiago: www.shaktiolaizola.com
Gertutik ikusiko ditugu margolari eta musikari baten erokeri eta zentzugabekeriak. Haientzat dena da posible bere munduan eta bere errealitate zentzugabea eraikitzen dute gehien gustatzen zaien bezala. Baldin Bada, eta gu nahi dugun bezala posible “Baldin Bada”? Zergaitik ez eman gure buruari gure errealitatea nola margotzeko erabakitzeko aukera. Oinekin margotu, ezinezko orekak egin eta oso jarrera arraroetan abestu bezalako trebetasunak egiten dituzten bitartean erakutsiko digute azken finean brotxa gure esku dagoela eta gehien gustatzen
zaigun errealitatea margotu dezakegula. Guztiok dugu inguratuko gaituen koloreak erabakitzeko eskubidea.
Aho zabalik utziko zaituen zirku, antzerki, musika eta pintura konbinazioa. Kontorsioa, akrobazia, dantza eta antzerkia bi pertsonai samur hauen bihurrikeriak eta abenturak kontatzeko.
Fitxa artistikoa
Ideia originala: Shakti Olaizola
Zuzendaritza: Lucio Baglivo
Interpretatzailea: Shakti Olaizola
Koreografia: Lucio Baglivo, Stefano Fabris
Laguntza artistikoa: Maite Guevara, Stefano Fabris
Argi diseinua: Naia Muñoz
Ekoizpena: Shakti Olaizola
Eszenografia: Shakti Olaizola
Jantziak: Mayari Reta
Argazkilaritza: Barbara Govan, Naia Muñoz
Bideoa: Jesus Pueyo, Ivan Izagirre