Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Baztan-Bidasoko XXXIII. Bertsopaper Lehiaketa abian da

Bertsoak 2020ko maiatzaren 4tik 15era arte aurkezten ahal dira

Lehenik eta behin, espero dugu zu, zure familia eta zure ondokoak osasunez ongi egotea. Konfinamendu garai hau ahalik eta hobekien eramateko asmoz, Bortzirietako Bertso eskolak eta Berako Kultur Batzordeak Baztan-Bidasoko hogeita hamahirugarren Bertsopaper lehiaketa antolatu dute (aurten aldaketa ttiki batzuekin).

Nortzuk parte hartzen ahal dute?

Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnak. Euskarazko, jatorrizko, argitaratu gabeko eta bertze lehiaketaren batean saritu ez diren bertsoak onartuko dira bakarrik eta norberak aukeratuko du gaia, doinua eta neurria

Zeintzuk dira mailak eta sariak?

Parte-hartzaileak 4 mailatan banatuko dira:

A maila: 10 urte arteko haurrek parte hartuko dute eta gutienez bertso bat edo bi kopla osatu beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 50 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 30 euro (bigarrena).

B maila: 11 urtetik 14 urte arteko gazteak sarituko dira eta gutienez bi bertso edo lau kopla egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 100 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 70 euro (bigarrena).

C maila: 15 urtetik 18 urte arteko gazteak sarituko dira eta gutienez lau bertso egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 150 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 120 euro (bigarrena).

D maila: 18 urtetik goitikoek hartuko dute parte eta gutienez zortzi bertso egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 200 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 150 euro (bigarrena).

Noiz arte eta nora bidali behar ditut nire bertsoak?

Bertsoak maiatzaren 4tik 15era arte bidali beharko dira.

Bertsoak bakarrik modu honetan bidali ahalko dira:

  • Bakarrik e-mailez bidali ahalko dira. Helbidea: kultura@bera.eus
  • (argibide gehiagorako jo helbide horretara)
  • PDF formatuan (bertsoa artxibo batean erantsita).
  • Gaia: zera paratu da: Baztan-Bidasoko XXXIII. Bertsopaper Lehiaketa
  • Datuak horrela agertu beharko dira nahitaez:

Mezuaren gorputzean ondoko datu hauek paratu (datu guztiak paratzea ezinbestekoa da):

Izen-abizenak
Maila
Adina
Bertsoaren izenburua
Telefonoa

 PDF artxiboan soilik ondoko datu hauek agertu beharko dira:  izenburua, maila eta bertsoa bera (ezingo dira agertu izen-abizenak!).

Nork baloratuko ditu bertsoak?

Epaimahaia Bortzirietako Bertso Eskolak izendatuko du, eta honen erabakia ezin izanen da gibelera bota. Epaimahaiak sariak hutsik utzi ahalko ditu, edo aipamen bereziak eman.

Noiz entregatuko dira sariak?

Egoerak baimentzen duenean entregatuko dira. Jakinaraziko dizuegu.