Bertsoak 2024ko apirilaren 22tik maiatzaren 3ra arte aurkezten ahal dira
Bortzirietako Bertso eskolak eta Berako Kultur Batzordeak Baztan-Bidasoko hogeita zazpigarren Bertsopaper lehiaketa antolatu dute
Nortzuk parte hartzen ahal dute?
Baztan-Bidasoan bizi direnak. Euskarazko, jatorrizko, argitaratu gabeko eta bertze lehiaketaren batean saritu ez diren bertsoak onartuko dira bakarrik eta norberak aukeratuko du gaia, doinua eta neurria
Zeintzuk dira kategoriak eta sariak?
Parte-hartzaileak 4 kategoriatan banatuko dira:
A kategoria: 2013an edo ondotik jaiotako haurrek parte hartuko dute eta gutienez bertso bat edo bi kopla osatu beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 50 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 30 euro (bigarrena).
B kategoria: 2010tik 2012ra sortutako gazteak sarituko dira eta gutienez bi bertso edo lau kopla egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 100 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 70 euro (bigarrena).
C kategoria: 2006tik 2009ra jaiotako gazteak sarituko dira eta gutienez lau bertso egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 150 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 120 euro (bigarrena).
D kategoria: 2005ean edo lehenago sortutakoek hartuko dute parte eta gutienez zortzi bertso egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 200 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 150 euro (bigarrena).
Noiz arte eta nora bidali behar ditut nire bertsoak?
Bertsoak 2024ko apirilaren 22tik maiatzaren 3ra arte arte entregatu beharko dira.
Bertsoak bi modutan entregatu ahalko dira, paperean edo e-mailez:
– Paperean: helbide honetara bidalita:
Berako kultur etxea
Baztan-Bidasoko XXXVII. Bertsopaper Lehiaketa
Eztegara pasealekua, 11
31.780 BERA (Nafarroa)
– Emailez:
- Helbidea: kultura@bera.eus
- PDFf ormatuan (bertsoa artxibo batean erantsita). Artxiboak bakarrik formatu horretan onartuko dira.
- Gaia: zera paratu da: Baztan-Bidasoko XXXVII. Bertsopaper Lehiaketa
- Datuak: horrela agertu beharko dira nahitaez:
Mezuaren gorputzean ondoko datu hauek paratu (datu guztiak paratzea ezinbestekoa da):
Izen-abizenak
Kategoria
Adina
Bertsoaren izenburua
Telefonoa
PDF artxiboan soilik ondoko datu hauek agertu beharko dira: izenburua, maila eta bertsoa bera (ezingo dira agertu izen-abizenak!).
Nork baloratuko ditu bertsoak?
Epaimahaia Bortzirietako Bertso Eskolak izendatuko du, eta honen erabakia ezin izanen da gibelera bota. Epaimahaiak sariak hutsik utzi ahalko ditu, edo aipamen bereziak eman.
Noiz entregatuko dira sariak?
Maiatzaren 24an, ortziralea, 17:00etan Berako kultur etxean