Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Baztan-Bidasoko XXXVIII. Bertsopaper Lehiaketa abian da

Bertsoak 2025eko apirilaren 6tik 16ra arte aurkezten ahal dira

Bortzirietako Bertso eskolak eta Berako Kultur Batzordeak Baztan-Bidasoko hogeita zortzigarren Bertsopaper lehiaketa antolatu dute

Nortzuk parte hartzen ahal dute?

Baztan-Bidasoan bizi direnak. Euskarazko, jatorrizko, argitaratu gabeko eta bertze lehiaketaren batean saritu ez diren bertsoak onartuko dira bakarrik eta norberak aukeratuko du gaia, doinua eta neurria

Zeintzuk dira kategoriak eta sariak?

Parte-hartzaileak 4 kategoriatan banatuko dira:

A kategoria2014an edo ondotik jaiotako haurrek parte hartuko dute eta gutienez bertso bat edo bi kopla osatu beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 50 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 30 euro (bigarrena).

B kategoria: 2011tik 2013ra sortutako gazteak sarituko dira eta gutienez bi bertso edo lau kopla egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 100 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 70 euro (bigarrena).

C kategoria2007tik 2010ra jaiotako gazteak sarituko dira eta gutienez lau bertso egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 150 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 120 euro (bigarrena).

D kategoria2006an edo lehenago sortutakoek hartuko dute parte eta gutienez zortzi bertso egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 200 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 150 euro (bigarrena).

Noiz arte eta nora bidali behar ditut nire bertsoak?

Bertsoak 2025eko apirilaren 6tik 16ra arte entregatu beharko dira.
Bertsoak bi modutan entregatu ahalko dira, paperean edo e-mailez:

– Paperean: helbide honetara bidalita:

Berako Udala
Baztan-Bidasoko XXXVIII. Bertsopaper Lehiaketa
Herriko etxeko plaza, 1
31.780 BERA (Nafarroa)

– Emailez:

  • Helbideakultura@bera.eus
  • PDF formatuan (bertsoa artxibo batean erantsita). Artxiboak bakarrik formatu horretan onartuko dira.
  • Gaia: zera paratu da: Baztan-Bidasoko XXXVIII. Bertsopaper Lehiaketa
  • Datuak: horrela agertu beharko dira nahitaez:

Mezuaren gorputzean ondoko datu hauek paratu (datu guztiak paratzea ezinbestekoa da):

Izen-abizenak
Kategoria
Adina
Bertsoaren izenburua
Telefonoa
E-maila

PDF artxiboan soilik ondoko datu hauek agertu beharko dira:  izenburua, maila eta bertsoa bera (ezingo dira agertu izen-abizenak!).

Nork baloratuko ditu bertsoak?

Epaimahaia Bortzirietako Bertso Eskolak izendatuko du, eta honen erabakia ezin izanen da gibelera bota. Epaimahaiak sariak hutsik utzi ahalko ditu, edo aipamen bereziak eman.

Noiz entregatuko dira sariak?

Maiatzaren 16an, ortziralea, 18:30etan Berako kultur etxean