1. saria jaso duen argazkia
23 argazki hartu dute parte lehiaketan
Berako Herri Liburutegiak eta Berako Kultur Batzordeak antolatutako “Irakurketa istant batean” Argazki Lehiaketako Epaimahaiak saridunak jakitera eman ditu apirilaren 22an liburutegian izandako ekitaldi berezi batean Liburuaren Nazioarteko Eguna-ren ekitaldien barrenean.
Lan saridunak ikusgai dira liburutegian maiatzaren 6ra arte.
Lan saridunak ondoko hauek izan dira:
1. Saria: Edan nazazu. Maiane Sanchez Peruarena (Bera; Nafarroa). Saria: e-booka
2. Saria: Adaptado a los tiempos. Javier Yárnoz Sánchez (Iruñea; Nafarroa). Saria: liburu sorta