Bestak urruti daudela iruditu arren, prestatzen hasteko tenorea da. 2023ko bestak ere arrakastatsuak eta parte-hartzaileak izan daitezen, bestetako lehenbiziko bileran parte hartzeko gonbitea egiten du Berako Besta Batzordeak, ideia eta ekarpen guztiak ongi etorriak izanen direlako. Bilera idekia da.
BILERA DEIALDIA
Eguna: otsailaren 28a, asteartea
Ordua: 18:00
Lekua: Beralandetan
Mila esker zuen parte hartzeagatik