Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Berako bestetako herri-bazkariaren inguruko bilera

Deialdi berezia egiten diegu Berako kuadrillei eta elkarteei….

Azken urteotan Berako bestetako herri-bazkariak bere gorabeherak izan ditu: duela urte batzuk jende franko biltzen zen eta azken urteotan askoz gutiago.  Hori dela-eta, joan den urtean ez zen bazkaririk egin.

Herritarrak gonbidatzen ditugu Beralandetan eginen den bilerara.  Ondoko hau eztabaidatuko dugu:

– Herri bazkaria egin edo ez egin.

[eginez gero]

– Nortzuk daude prest laguntzeko.
– Zein egunetan
– Formatua (zikiro-jatea, paella-jatea, cateringa, lehiaketa  …)
– Lekua: Altzateko frontoia, Herriko etxeko plaza…
Hori horrela, ekainaren 24an izanen den bilerara gonbitzen zaituztegu.

BILERA DEIALDIA

Eguna: ekainaren 24a, astelehena
Lekua: Beralandeta
Ordua: 19:00