Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Berako bestetako herri-bazkariaren inguruko bilera

Deialdi berezia egiten diegu Berako kuadrillei….

Azken urteotan Berako bestetako herri-bazkariak parte-hartze ttikia izan du. Hori aldatzeko eta buelta emateko asmoz zenbait gauza aldatu nahi ditugu: formatua (zikiro-jate izatetik catering batera pasatu), lekua (eskolako frontoitik herriko etxeko plazara) eta eguna (abuztuaren 6tik 2ra pasatu).  

Hori horrela, maiatzaren 6an izanen den bilerara gonbitzen zaituztegu, herri-bazkari parte-hartzaileago bat eta denon gustukoa lor dezagun.

BILERA DEIALDIA

 Eguna: maiatzaren 6a, asteartea

Lekua: Beralandeta

Ordua: 19:00

Parte hartu eta zabaldu mezua!!!