Eskulangile eta janari ekoizleek eta Berako komertzioek haien produktuak erakusteko aukera izanen dute abenduaren 10ean
Eguna giro ederrean pasatzeko aukera izanen dute bertaratzen direnek.
Toki Onako patioan, 10:30-14:00 eta 16:00-19:00 ordutegian, eskulangile, janari ekoizleen azoka eta Berako komertzioen postuak izanen dira.
Egun honetan parte hartu nahi dutenek postua paratzeko izena eman beharko dute. Epea: abenduaren 6a
Egin klik hemen izen-ematearen galdetegia betetzeko.
Antolatzaileak: Kiribil eta Berako Udala