Ate irekiak ekainaren 22 eta 29an izanen dira Herriko etxeko plazan
Berako erraldoi taldeak gonbidapena zabaldu nahi die 16 urtetik goitiko herritar guztiei hurrengo bi larunbatetan, ekainak 22 eta 29, eginen dituen ate irekien jardunaldietan parte hartzeko.
Hitzordua Herriko etxeko plazan 11:00etatik 13:00etara izanen da. Han izanen dira ikusgai, dantzatuko dituzte eta bertaratutakoek probatzeko parada izanen dute.
Gisa berean, konpartsako egungo kideek euren urteko funtzionamendua azalduko dute: noiz entsaiatzen duten, zein bestetan dantzatzen duten, etab.