Lanak ekainaren 5era arte (ortziralea) entregatu ahalko dira
OINARRIAK
1. Zer da Berako Oihua?
Berako bestetako programarekin batera, urtero, Berako Oihua aldizkaria banatzen da etxeetara. Aldizkari honetan, bestetako egitarauarekin batera herriari dagozkion hainbat artikulu agertzen dira.
Artikuluren bat idaztera animatzen zaituztegu.
2. Gaia: Berako herriarekin erlazionatuak izan behar dute, bere historiarekin, antzinako herriko bestekin, Berako kultur edo kirol eragileak (kultur taldeak, kirol ekitaldiak, ikastetxeak, etab.), herriko ekimenak eta mugimendua, ospakizunak eta urteurrenak, xokoak, ohiturak, data edota aipamen bereziak, herriko pertsonaia ezagunak, oroimenak eta eskerrak,…
3. Luzera: gehienez ere, bi orrialdeko luzera izanen dute (DIN A4) argazkiak barne.
4. Letra: Arial 12 formatuan idatziak egon beharko dira.
5. Artikuluen formatua: ODT, DOC edo PDF formatutan bidaltzea eskatzen da.
6. Argazkien formatua: argazkiak PNG edo JPG formatuan bidali beharko dira eta aukera izanez gero 300 pixel hazbeteko (150 pixelekoak ere onartuko dira).
7. Izenburua: Oroitu artikuluaren Izenburua adieraztea nahitaezkoa dela, izenbururik gabeko artikuluak EZ DIRA ONARTUKO.
8. Epea: artikuluak aurkezteko epea ekainaren 5ean (ortziralea) bitarte izanen da.
9. Nora bidali? kultura@bera.eus helbidera bidali beharko dira.
10. Euskara
Berako Udalak artikuluak euskaraz idaztera animatzen du. Gaztelaniaz aurkeztutakoak euskaratu ahal izanen dira.
11. Egileak
Artikuluarekin batera egilearen izen-abizenak eta nortasun agiria (azken hau ez da artikuluan agertuko) bidali beharko dira nahitaez. Hauekin batera goitizenak jarri ahalko dira baina betiere izen-deiturak jarriz gero.
Elkarte edota erakunde baten izenean idazten denean hauen izena paratuko da baina beti erakunde horren izenean norbaitek adierazi beharko du.
12. Testu mingarriak
Ez da onartuko pertsona edo talderen bat mindu edo iraintzen ahal duen artikulurik, eta Berako Udalak artikulu horiek baztertzeko eskumen osoa du.
13. Adostasuna artikuluarekin
Berako Udalak-Berako Kultur Batzordea ez da ados egon behar Berako Oihuan argitaratutako iritziekin.
Bertzerik gabe, eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen parte hartzeagatik.