Berako XX. Kafe antzerki zikloa

Azaroaren 9an emanen zaio hasiera Berako Kafe Antzerki Zikloaren XX. edizioari. Zikloa Berako Euskara Batzordeak antolatzen du, Berako Kultur Batzordearen eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, eta helburu du euskarazko antzerkia ostatuetara, eta, oro har, jendea biltzen den tokietara, eramatea.

Lehen emanaldia azaroaren 9an (ortziralea) izanen da, 22:30etan, Lixoia ostatuan. Ay Teatro taldeak Zaharrak berri antzezlana eskainiko du. Bi aktorek, hiru pieza labur satirikoz osatutako antzezlan “klandestinoa” eskainiko diote publikoari, musika eta dantzarekin batera, tradizioa gaur egungo errealitatearekin nahastuz: aurreiritzi sozialak, berdintasuna lortzeko emakumearen borroka, etab. Zaharrak berri.
Aktoreak: Nerea Gorriti eta Bárbara Rivas. Zuzendaria: Francisco Lidón.

Azaroaren 23an (ortziralea), berriz 22:30ean, emanaldia Xuga ostatuan izanen da. J. Cruz Gurrutxaga eta Ion Martinezek Irripar Txou eskainiko dute. Elkar ezagutzen ez duten bi lagun eszenatoki gainean. Zer geratatuko da biak lan bera egiteko kontratatu dituztela konturatzen direnean? Bada sesioan amaitu dezaketela, haserre alegia. Horrela bada, haiek ez dira irrifartsu egonen. Ikuslea bai, barrez lehertuko da! Izan ere, aktoreek ez dute gai bat jorratu gabe utziko, nork bere estiloan, baina biek umorea lagun: eskola garaiak eta gertakizunak, ttikitatik nerabetasunera gertatutakoak, unibertsitate garaiak, maitasuna eta sexua, familia, euskaldunon izaera eta ohiturak, musika, hitz jokoak…
Aktoreak: J. Cruz Gurrutxaga eta Jon Martinez

Azken emanaldia, azaroaren 30ean (ortziralea) izanen da, 22:30ean, Errekalde ostatuan. Atauts taldearen Gudua antzezlana izanen da. Guru bat eta emakume bat taula gainean. Emakumea Guruaren kontsultan dago, galdetzen, jakinminez. Energia ez dela sortzen, ezta deuzestatzen ere, transformatu baizik, esaldi sonatua gida harturik, Atauts Sortzaileak lan orijinal hau proposatzen digun, Asier Hernandezen gidaritzapean. Dorleta Urretabizkaia izango da aktorea.
Aktoreak: Asier Hernandez eta Dorleta Urretabizkaia