Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Clown-antzerki ikuskizuna: En tránsito. Perdonen las molestias (Uhartean)

Gaztelaniaz

Eguna: otsaialaren 16a, igandea
Lekua: Berako kultur etxea
Ordua: 18:00
Iraupena: 60 min
Sarrera: 6 €

Sortzen garen lehenengo egunetik iraungitze-data daukagula badakigun arren, oraindik ere, gure gizartean tabu izaten jarraitzen du heriotzak.

Ikuskizunaren gidoia, oinarritua dago Enric Benito onkologoak, heriotza prozesuaren zein beraren fase ezberdinen inguruan, eskainitako hitzaldi batean. Zuzeneko musikak eta olerkiek lagunduta, pailazoak eta antzezleak bat egingo dute bide hau igarotzeko.

Sinopsia

Bundak diagnosi garbia jaso berri du: ez dago irtenbiderik, hilzorian dago.
Mor Bundaren kontzientzia da eta azken hau trantzea igarotzen laguntzea du helburu.
Bundak ez du joan nahi, oraintxe bertan ez datorkio batere ongi.

Bi pertsonaien arteko elkarrizketak Bundaren barneko gatazka islatzen du. Gisa berean, honek, ukapenetik amore emateraino dagoen ibilbidearen lekuko izateko aukera eskaintzen dio entzuleari.

Fase bakoitzak bere poesia propioa dauka eta, oinarri horretatik abiatuta, Bundak eta Morrek emozioen bide sakonean murgiltzen lagunduko digute.

Bi zapi eta gitarra bat izanen dira euren esku duten atrezzo bakarra behin betiko laxatzea eman arte.

Pailazoa barre eragitera ez datorren arren, agerian geldituko diren emozioen lagun izanen dugu umorea antzezlan osoan zehar.

Ikuskizun honek, euren bizitzeko zein hiltzeko gaitasunak barrutik haztera eta bizitza maitatzera eraman gaituzten pertsonentzako omenaldia izan nahi du, eta baita egunero hiltzeko prozesu ederra laguntzen diharduen jendearentzat ere.

Antzezle eta gitarra-jotzailea: Araitz Bizkai
Clown antzezlea:  Esther Carrizo
Zuzendaritza:  Ramon Albistur
Jatorrizko gidoia:  Esther Carrizo
Olerkiak eta kantuen hitzak:  Araitz Bizkai eta Ramon Albistur
Musika sorkuntzaAraitz Bizkai
Musika grabazioa: David Aranaz / El Contenedor de Ruido
Grabatutako ahotsak:  Adriana Olsina, Ana María Abenia, Beñat Gurmendi, Esther Carrizo, Jessica Simon, Miren Aingeru Saralegi y Ramón Albistur
Argazkigintza: Ramon Albistur
Ekoizpena eta banaketa:  www.uhartean.com