Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

FutbolisTOK bakarrizketa (Zuhaitz Gurrutxaga)

Euskaraz

Eguna: urtarrilaren 14a, igandea
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 18:30
Sarrerak agortuak
Antolatzaileak: Berako Udala eta Berako Kultur Batzordea
Laguntzaileak: Nafarroako Antzoki Sarea eta Nafarroako Gobernua

Zuhaitz Gurrutxaga (Elgoibar, 1980), FutbolisTOK, bere bakarkako bigarren lana aurkeztera datorkigu. Ikuskizun honen ardatz nagusia, Gurrutxaga Real Sociedad futbol taldeko jokalari zeneko garaia izanen da.

Futbolisto baten Konfidentziak,bere lehen bakarrizketako zenbait pasarte berreskuratzez gain, denbora hartako bertze hainbat bizipen eta anekdota ere izanen ditu solasgai. Horrez gain, jendaurrean lehen aldiz, lehen mailako futbolari zenetik lehen pertsonan pairatzea tokatu zaion Nahasmendu Obsesibo-Konpultsiboaz (gazteleraz TOC, Trastorno Obsesivo-Compulsivo) ere solastuko da.

Gai hauek guztiak, umorea bidelagun duela jorratuko ditu bakarrizketalari elgoibartarrak, eguneroko gorabeherak eta problemak erlatibizatzeko, nork bere buruaz barre egitea baino modu aproposagorik ez dagoela erakusteko asmoz.