Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Dantza erakustaldia: Together To Get There (Akira Yoshida & Lali Ayguadé)

DNA festibaleko ekitaldia

Eguna: apirilaren 30a, igandea
Lekua: Kultur etxea BERA
Ordua: 18:30
Sarrera: 6 € (aitzinetik Agara prentsan salgai)
Antolatzailea: Nafarroako Gobernua
Laguntzailea: Berako Udala

Together To Get There da bi pertsonen arteko topaketa bat, besarkada bat, elkar sentitzea, hitzik gabeko komunikazioa, denbora sentitzea bi lagunen artean sortutako mundu batean murgilduta.

Elkarri sostengua ematea. Hedatu eta gelditu egiten den denbora bat, inoiz bukatu behar ez balu bezala. Eraldaketa bat, aldaketa bat. Zati batzuk erortzen hasten dira, bertze batzuk irmoago eusten.

Une hori ahaztu egiten da, eta azaleratzen dira desberdintasunak, kontrako bi muturrak, hauskortasuna eta indarra, zureburua erortzen uztea eta kontrola izateko desira. Oreka eta ezegonkortasuna. Benetako giza izaera.