Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Dokumentala: Biografía del cadáver de una mujer (Mabel Lozano)

Yamiled Giraldo Quinteroren omenean egindako dokumentala

Eguna: azaroaren 22a, ortziralea
Lekua: Kultur etxea BERA
Ordua: 18:30
Antolatzaileak: Bortzirietako Berdintasun Mankomunitatea eta Berako Udala

Yamiled Giraldo Quinterok 33 urte zituen kalean tiroz hil zuten egunean. Orduan 13 urte zituen semearekin zegoen. Bortz pertsona kondenatu zituzten hilketa horrengatik, horien artean Yamiledek salatu zuen proxeneta, bere kondenaren berri izan baino lehen dena planifikatu zuena. Mabel Lozanoren film labur dokumentalak Yamileden istorioa kontatzen du. Hala ere, zuzendariak dio urrun dagoela bakarra izatetik.

Horrela deskribatzen ditu Lozanok Kolonbian, Yamileden jatorrizko herrialdean, jarduten duten mafiak. Bere erranetan, han “emakumeak bizitzeko eskubidearen alde agertzen dira”, eta Yamiledi dagokionez, “herrialde batetik dator, non, kasu aunitzetan eta zoritxarrez, bizitzak ez duen ezer balio, eta horrek erran nahi du beldur handiagoa duen emakumea dela, beldurragoa”. Zuzendariak azpimarratu du, hala eta guztiz ere, Yamiledek bere esplotatzailea salatu zuela “bertze emakume batzuei hori gertatzea” nahi ez zuelako.

Dokumentalaren ondotik Agar programaren berri emanen du Itxaron gune elkarteak. Honetan, 2005. urteaz geroztik prostituzio testuinguruko emakumeei eta sexu-esplotaziorako salerosketaren biktimei ematen die arreta Nafarroan.