Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Dokumentala + Solasaldia: Gernika Batzordea. 1976tik kontakizun kaleidoskopikoa eraikitzen (Haritz Petralanda eta Ibon Meñika)

Euskaraz

Eguna: azaroaren 11, ortziralea
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 18:30
Sarrera doan
Antolatzaileak: Berako Kultur Batzordea eta Berako Udala
Laguntzailea: Nafarroako Gobernua

Gernika Batzordeak 45 urte bete zituen 2021eko apirilean (1976-2021). Joan den urrian «Gernika Batzordea: 1976tik kontakizunaren kaleidoskopioa eraikitzen» ikus-entzunezkoa aurkeztu zuten, orain arte egindako bidea kontatzen duena.

Gernika Batzordeak bilakaera bat du diktaduratik gaur egunera arte. 45 urtez herri-memoria lantzen aritu da, kontakizun kaleidoskopiko bat eraikiz bonbek eta bizipenen zatiek suntsitutako bizitzaren baturarekin. Are gehiago, beti jarri da une historiko bakoitzaren zerbitzura, gatazka politikoen aitzinean konponbideak bilatuz.

Orain arte egindako bidea kontatzeko asmoz, protagonisten ahotsetatik abiatuta egin zen ikus-entzunezko hau, proiektu kolektibo izaera emanez.