Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Ekainaren 22an ‘Casting: Ya te llamaremos’ bat-bateko antzerki saioa izanen da Berako kultur etxean

BAT-BATEKO ANTZERKI SAIOA: “Casting, ya te llamaremos” (Improducciones)

Eguna: Ekainaren 22a, larunbata

Lekua: Kultur etxea

Ordua: 20:00

Sarrera: 3 €

Antolatzailea: Berako Kultur batzordea

Gaztelaniaz

Hurrengo ekainaren 22an, larunbata, Improducciones antzerki taldeak ‘Casting: Ya te llamaremos’ bat-bateko antzerki saioa eskainiko du Berako kultur etxean. Antzerki talde honen kide da Madrilen bizi den Oskar Goikoetxea beratarra. Antzezlan honetan aktore-inprobisatzaileek abian jarriko dute film casting bat eta edozein hautatua izan daiteke; bertaratutako jendeak emandako titulu, esaldi edota aipamenetatik abiatuta istorioak sortuko dira.

Bat-bateko antzerkia formatu berria da, non publikoa aldi oro eszenen sorkuntzako partaidea den eta bertigoak eta hurbiltasunak publikoaren irri-algara eraginen duten egoera ez-ohiko eta surrealistak sortuko diren.

Oskar Goikoetxea beratarrak erraten duen bezala: “Emanaldi bakoitza bakarra eta errepikaezina da istorio guztiak orduan bertan sortzen direlako. Ez hutsik egin eta gurekin parte hartu gure Casting’ kutun honetan. Lehenbiziko aldia izanen da ikuskizun hau eskainiko dugula Euskadin, Beran, Iruñerrian eta Donostian; espero dugu ez izatea azkenekoa”

Hitzordu saihetsezina Berako Kultur etxean ekainaren 22an, larunbata, 20:00etan.