Ortzirale eta larunbat honetan solasaldi eta bisita gidatu batzuk izanen dira
Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak hainbat ekitaldi antolatu izan dituzte azken urteotan herriko iraganean gertatutakoa jakitera emateko (San Migel zubiko gertaeren inguruko ekitaldiak, Espainiako Gerran fusilatutakoak eta desagertutakoak gogora ekartzeko ekitaldia, Oroit(h)arri antzezlana,…). Kasu honetan, Endarlatsan suertatu ziren fusilamenduen inguruan bi ekitaldi eginen dira: solasaldia (ortziralean) eta bisita gidatua Endarlatsan bertan (larunbata).
Solasaldia: Endarlatsako fusilamenduak. Santa Cruz apaiza (Jesús Arrate eta Aurelio Gutiérrez)
Eguna: otsailaren 24a, ortziralea
Ordua: 18:30
Lekua: Beralandeta
Gaztelaniaz
Bisita gidatua Endarlatsan barna
Eguna: otsailaren 25a, larunbata
Ordua eta lekua: bi aukera:
9:00 Oinez joateko (Herriko etxeko plazan)
10:30 Kotxez joateko (Endarlatsan; karabineroen monumentuaren ondoan)
Gaztelaniaz
Argibide gehiago: bi solaskideen lanen inguruko informazioa osagarria nahi izanez gero, jo euren blogetara:
Hechos, Anécdotas y Relatos de Las Guerras Carlistas (Jesús Arrate)
Bidasoa Ikerketa zentroa (Aurelio Gutiérrez)
Antolatzaileak: Berako Udala, Berako Kultur Batzordea eta Oroimena