Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Erakusketa: Euskal irudigileak 20 urte

Egunak: maiatzak 10, 11, 17 eta 18
Ordutegiak:
Maiatzak 10 eta 17: 16:30-18:30
Maiatzak 11 eta 18: 11: 00-13:00

300 ilustrazio baino gehiagoz osatutako erakusketa honek mende honetan Euskal Herrian ilustrazioak hartu duen bilakaera, garrantzia eta mailari buruzko ibilbidea egitera gonbidatzen gaitu. Hori guztia Euskal Herriko Ilustratzaile Profesionalen Elkartearen hogei urteko bizitzaren eskutik.

Erakusketa Euskal Herrian dagoen talentua ezagutzeko aukera izanen da, baita publikoak, hainbat arrazoirengatik, orain arte ezagutu ezin izan dituzten egileen bertze alderdi batzuk ezagutzeko ere.

Erakusketa hau lau ikastetxeetako ikasleek komiki tailerrean sortuko dituzten ekoizpenekin osatuko da.

Erakusketa ikastetxe guztietako ikasleei eta bisitatu nahi duen edonori zuzenduta dago. Komiki tailerrean parte hartu duten ikasleentzat 45 eta 60 minutu bitarteko bisita gidatuak antolatu dira, Euskal Ilustratzaileen Elkarteko kideek zuzenduak. Bisitak gainerako ikasleentzat antolatuko dira, eta, kasu horretan, gidari-lanak ikastetxeetako irakasleek egingo dituzte.

Erakusketa Berako Kultur Etxeko erakusketa aretoan izanen da zabalik maiatzaren 6tik 18ra (biak barne).

Erakusketa ikastetxeetako ikasleei zuzenduta egonen da, astelehenetik ortzegunera (goizez eta arratsaldez) eta ortzirale goizetan. Aldiz, gainerako bisitarientzat, bisiten egunak eta ordutegia honako hau izanen da:

Maiatzak 10 eta 17, ortzirralea, 16:30etik 18:30era eta larunbata, maiatzak 11 eta 18, 11:00etatik 13:00etara