Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Erakusketa: Nire gurasoei omenaldia (Ignacio Larra)

Egunak: uztailaren 31tik abuztuaren 29ra arte
Lekua: Kultur etxeko erakuskela
Ordutegia:
Asteartetik igandera irekia (astelehenetan itxia)
Igandeetan eta besta egunetan arratsaldez itxia
10:00-13:00
17:00-19:00
Irekiera uztailaren 31n, larunbata, 19:00etan
Antolatzaileak: Berako Kultur Batzordea eta Berako Udala

IGNACIO LARRAMENDI (Caracas; 1954)

1954ko irailaren 21ean jaio zen Caracasen (Venezuela). Gumersinda Díez eta Juan Larramendiren semea da. Bere aita margolari ospetsua izan zen eta bere gidari artistikoa ere bai.

Denbora batez Amsterdamen bizi izan zen bere emaztearekin eta bertan Holandako artea eta bere pintura lerroa ezagutuko zituen.

1983an, Berako Herriko etxearen birmoldaketan, pintura oso zaharrak agertu ziren fatxadan. Julio Caro Barojak ikusi eta aztertu zituen eta berreskuratzea erabaki zen. Don Juliok zirriborro batzuk egin zituen eta Ignaciori eman zitzaion obra zuzendaritza.

23 urtez Donostiako Echeverría galeriarentzat eta Madrilgo Castelló 120 galeriarentzat bakarrik lan egin zuen.

2012ko ekainaren 1ean, Madrilen, Ricardo Sanz margolariaren eskutik, Cultura viva Arte Ederren XXI. Sari Nazionala jaso zuen, estatuko elkarte pribatu garrantzitsuenetariko batena.

Bere obraren zati handi bat bilduma pribatuek osatzen dute.

Julio Caro Barojaren jaiotzaren mendeurreneko erakusketa-omenaldia sortu zuen 2014an.