Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

2013ko Berako bestetako egitaraua prest

Berako Bestak abuztuaren 2tik 6ra arte izanen dira. Hona hemen bestetako egitaraua.
ARTE ERAKUSKETA: Mikel Telletxea
Pintura bideoa argazkia
Egunak: Uztailaren 23tik abuztuaren 11ra arte
Lekua: Berako Kultur etxeko erakusgela
Ordua: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00 Egunero idekia;
igande arratsaldetan eta astelehenetan izan ezik.
OHARRA: Berako Bestetan arratsaldez ITXIA.
Abuztuaren 3an egun osoz itxia.

Uztailaren 27a, larunbata

17:00 Txirrindularitza Proba. X. Berako Saria. Kadeteak. Antolatzailea: Gure Txokoa Elkartea.
Luzera: 53,5 km.
Irteera: 17:00 Helmuga: 18:30 (g.g.b.)
IBILBIDEA: BERA (Bidasoa karrika) – Agerra – Berrizaun – Bera – Lizuniaga – Zia Auzoa – Malet– Bera – Agerra – Berrizaun – Bera – Lizuniaga – Zia Auzoa – Malet – Bera -Agerra – Berrizaun –
BERA (helmuga)

17:45 Herri kirol jaialdia Toki Onako patioan (eguraldi txarra eginez gero, eskolako pilotalekuan).
1. Zatia: Proba konbinatua: koxkor biltzea, zaku lasterketa, korrika, arpana eta aizkora.
2. Zatia: txinga (40 kg), ingudea eta harri jasotzea. Antolatzaileak: Nafarroako Herri Kirol Federazioa eta Berako Herri Kirol Taldea.
19:00 Tonbola besta Altzateko plazan (eguraldi txarra eginez gero, Eztegara pilotalekuan). Antolatzailea: Berako Larun-Haizpe merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkartea

Uztailaren 28a, igandea
10:30 Plater tiroa foso modalitatean. Parte-hartze librea. Antolatzailea: Berako Ehiza eta Arrantza Elkartea
BIZIKLETA EGUNA
10:30 Adin guztientzako bizikleta martxa
Ondotik, haur eta gazteentzako jolasak bizikletarekin eta opari zozketa Toki Onako patioan
OHARRA: Eguraldi txarra eginez gero, programa bertan behera geratuko litzateke.

Uztailaren 29a, astelehena
20:00 Bidasoaldeko XVII. Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdia eskolako frontoian.
Talde parte-hartzaileak: Yuan Yuan (Taiwan), Miras (Tatarstan) eta Eraiki Dantza Taldea (Behobia; Irun)
Argibide gehiago: www.festivalfolklorebidasoa.com
Antolatzailea: Eraiki Dantza Taldea. Laguntzailea: Berako Udala

Abuztuaren 2a, ortziralea BEZPERA
10:00 Herri gosaria txosnetan.
12:00 2013ko San Esteban besten hasiera adierazteko Herriko Etxetik altxaferoa botako da eta ezkil-jotzea izanen da. Aldi berean, ttikiendako goxokiak eskainiko dira.
Ondotik Erraldoiak eta buruhandiak karrikaz karrika ibiliko dira, Incansables Txarangak eta Ezpelur gaiteroek lagunduta.
17:00 Incansables Txarangak San Jose zahar etxean joko du.
18:00 Kukaña Illekuetan, Incansables Txarangak alaiturik.
19:00 Berako txistularien kalejira. Illekuetatik San Esteban Elizaraino.
19:00 Gaztexteban igoera. Pregoia, bertsoak eta txalaparta.
19:30 Kontzertua: Joseba Irazoki gitarra eta bonbo. Antolatzailea: Beragazte.
20:00 Gure Txokoa Dantza Taldearen jaialdia Eztegara pilotalekuan (ate irekiera 19:30ean).
00:00 Kontzertuak: Sorotan Babies eta Morrophine Altzateko plazan. Antolatzailea: Beragazte
Egunean zehar Incansables Txaranga karriketan ibiliko da.

Abuztuaren 3a, larunbata SAN ESTEBAN EGUNA
9:30 Herriko txistulariek argisoinua joko dute; Ezpelur gaiteroek herrian barna joko dute.
10:30 Udalbatza, txistulariak, makil dantzariak eta Berako bandera aitzinean dutela, Herriko Etxetik San Esteban elizara abiatuko dira, Esteban Donearen ohoretan eta Berako abesbatzak lagundurik emanen den Meza Nagusia aditzera.
Meza ondotik, Gure Txokoa Dantza Taldeko kideek Berako Makil dantzak eta Bordon dantza dantzatuko dute txistularien laguntzaz
Gero Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariek kantatuko dute.
17:00 Ezpelur gaiteroek San Jose zahar etxean joko dute.
18:00 Gure Txokoa Dantza Taldeak Berako Aurreskua dantzatuko du Herriko Etxeko Plazan txistularien laguntzaz.
Gero Berako Bandaren kontzertua herriko etxeko plazan.
21:00 Dantza herrikoiak Altzateko karrikan (fandangoa, arin-arina, Larrain dantza,…) Ezpelur gaiteroen laguntzarekin.
00:00 Kontzertuak: Kaskezur eta Zakillers Altzateko plazan. Antolatzailea: Beragazte
01:00 Enzerrioa txosnetatik hasita
Egunean zehar Incansables Txaranga karriketan ibiliko da.

Abuztuaren 4a, igandea
9:00 Incansables Txaranga Dornakun ibiliko da, eta Ezpelur gaiteroak Zalain auzoan.
11:30 Berako igerilekuan haur eta gazteentzat XXVI. Igeriketa Txapelketa. Antolatzailea: Gure Txokoa Elkartea.
13:00 Kukaña, Illekuetan
13:00 Ezpelur gaiteroak Ibardinen ibiliko dira.
14:00 Gaztetxe bazkaria Altzateko plazan, “Kotte” akordeoilariak girotua (Sarrerak salgai Kataku eta Errekalden). Txartelak: 10 € (langabetu eta ikasleentzat: 6 €).
17:00 Incansables Txarangak San Jose zahar etxean joko du.
18:00 Pilotari profesionalen arteko partidak Eztegara pilotalekuan. Aspeko punta-puntako pilotariak. Sarrera: 25 €. Salgai Agara prentsan eta Zalain jatetxean.
18:00 Haurrentzako berbena: Sukaldean besta! eskolako pilotalekuan
19:30 Migattuak Herriko etxea plazan.
21:00 Dantza herrikoiak Ezpelur Gaiteroekin Altzateko karrikan.
00:00 Kontzertua Altzateko plazan La Jodedera taldearekin.
Ondotik, Dj Elvis Caino
Antolatzailea: Beragazte
Egunean zehar Incansables Txaranga karriketan ibiliko da.

Abuztuaren 5a, astelehena
9:00 Musika Eskolako trikitilari eta panderojoleak Suspelan ariko dira, eta Ezpelur gaiteroak Kaule auzoan
11:00-13:30 Puzgarriak Eztegara pilotalekuan
12:30 Erraldoiak eta buruhandiak Ezpelur gaiteroen
laguntzarekin ibiliko dira Agerran
13:00 Kukaña, Illekuetan
14:00 Kantu bazkaria Altzateko pilotalekuan. Antolatzailea: Labiaga Ikastola
Sarrera: 18 € Haurrak: 8 € Salgai uztailaren 28ra arte (igandea)
Agara prentsan eta Labezarren
16:00 Txikiteo herrikoia Errekaldetik hasita
16:00-18:30 Puzgarriak Eztegara pilotalekuan
18:00 Kukaña, Illekuetan
19:00 Bera kantari Illekuetatik hasita ostatuz ostatu
19:30 Migattuak Herriko etxea plazan.
21:00 Dantza herrikoiak Ezpelur gaiteroekin Altzateko
karrikan
Ondotik Zezensuzkoa aterako da Altzateko karrikan
00:00 Dantzaldia Saltoka taldearekin Altzateko plazan

Abuztuaren 6a, asteartea
9:00 Musika Eskolako trikitilari eta panderojoleak
eta Ezpelur gaiteroak Garaitarreta eta Suspelttiki
auzoetan ibiliko dira
9:00 Plater tiroa, ehiza ibilaldia modalitatean.
Beratarrentzat. Antolatzailea: Berako Ehiza eta Arrantza
Elkartea
10:30 Herriko pilotarien pilota partidak: benjaminak,
alebinak, infantilak eta helduak. Antolatzailea: Gure Txokoa Elkartea
12:00 Erraldoiak eta buruhandiak Altzatetik Herriko
etxera, Ezpelur gaiteroak lagunduta. AGURRA
Erraldoi eta Buruhandiei Herriko etxea plazan.
14:30 Herri Bazkaria eskolako frontoian
Sarrerak salgai Errekalde eta Xuga Ostatuetan uztailaren 31 arte.
Prezioa: 15 €. Platera, edalontzia eta mahai tresneria eskuratzeko: 5 €. Material hori itzultzean berreskuratuko duzu dirua.
17:00 Ezpelur gaiteroek San Jose zahar etxean joko dute.
18:00 Kukaña, Illekuetan.
19:00 “Erritmo”, Birziklapen Batukada. Antolatzaileak: Bortzirietako Hiri-Hondakinen Mankomunitatea, Nafarroako Gobernua, CRANA, Ecovidrio eta Ecoembes.
19:30 Kontzertua Altzateko plazan Joxe replay taldearekin. Antolatzailea: Beragazte
21:00 Dantza herrikoiak Ezpelur gaiteroekin, Altzateko karrikan.
Ondotik Zezensuzkoa aterako da Altzateko karrikan.
23:00 Dantzaldia Trikidantz taldearekin Altzateko Plazan.
00:00 Gaztexteban Jautsiera (Gizajoa ni)
Egunean zehar Incansables Txaranga karriketan ibiliko da.
(BESTABUSA ZERBITZUA ABUZTUAREN 2 ETA 3AN)