Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

ABESBATZA KONTZERTUA: Stockholms Musikgymnasium Chamber Choir (Suedia)

STOCHKOLMS MUSICGYMNASIUM

Eguna: urriaren 31, larunbata
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 20:00
Sarrera: 6 €

Nafarroako Abesbatzen Federazioak eta Berako Abesbatzak antolatua eta Berako Udalak lagunduta eta Nafarroako Nazioarteko XXI. Ziklo Koralaren barrenean urriaren 31rako Suediako Stockholms Musikgymnasium Chamber Choir taldearen kontzertua prestatu dute Berako Kultur etxean:

Zuzendaria: Bengt Ollén

Bengt Ollének 1994tik dihardu Stockholms Musikgymnasiumen koru sailean. Bere koruek urtero hartzen dute parte nazioarteko lehiaketa eta jaialdietan, eta oso izen ona lortu dute soinu argi eta beroa, teknika ona eta eskarmentu handia dutelako. Bai eskolak bai bertako koruek, biek ala biek entzute handia dute Suediako musika-munduan, eta Stockholmeko Errege Orkestra Filarmonikoarekin elkarlana egiten dute urtero. Bengt Ollének Sofia Vocal Ensemble taldea zuzentzen du halaber; Europako koru prestigiotsuenetakoa da, eta, 1993 sortu zenetik, nazioarteko sari garrantzitsuenak lortu ditu Ollének haiekin. Ollén Göteborgeko Musika Eskolan prestatu zen. Stockholms-eko Musikgymnasiumean koruko eta koru-zuzendaritzako irakaslea ez ezik, Stockholmeko Musikako Udal Institutuko koru-zuzendaritzako irakaslea ere bada. Orobat, eskuarki parte hartzen du irakasle gonbidatu eta koru-zuzendari gisa jaialdi, tailer eta kontzertuetan, hala nazio mailan nola nazioartean.