Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Abesbatzen kontzertua: Pozalagua Abesbatza eta Berako Abesbatza

karrantza

Eguna: maiatzaren 27a, larunbata
Lekua: kultur etxea
Ordua: 20:00
Antolatzailea: Berako Abesbatza
Laguntzaileak: Berako Udala eta Berako Kultur Batzordea

Doako kontzertua

Pozalagua Abesbatza 1992an sortu zen, Gertaera Oneko Andra Mariren izenarekin.

Ahots mistoak ditu eta bere musikarekin hainbat xokotan izan dira: Madril, Zaragoza, Segovia, Teruel, Palentzia, Huesca, etab. baita nazioartean ere: Insbruck, Viena, Paris, Iparraldea…

Hainbat jaialditan parte hartu du: Begoñako basilikan Bizkaiko Abesbatzen Aste Koralean, Pozalaguako musika jaialdian (Karrantza), Santoñako Abesbatzen Jardunaldietan, BAEk antolatutako Udaberriko kontzertuetan, etab.

Pozalaguako musika jaialdiaren barruan azpimarratzekoak dira “120 voces”  eta Butlerren “Suite Litúrgica” proiektuak Orkestra Sinfonikoaz lagunduak.

Gisa berean, Karrantzako eta inguruneko hainbat ekitaldi kulturaletan parte hartzen du: Eguberrietako Ongintza kontzertuan, Karrantza Naturala sariak,  Gertaera Oneko Andra Mariaren Jaia, etab.

2004an disko bat grabatu zuen “Karrantzako abesbatza” izenburupean.

Gaur egun, Karrantzako Abesbatzak Pozalagua Abesbatza du izena eta abesbatza musikarekiko hasierako grinarekin darrai.

2013tik José Luis Martínezek zuzentzen du.