Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Afrikako danbor-soinu eta dantzen ongintza-ikuskizuna Lesakan eta Beran eskainiko dute

[jatorrizko testua: www.erran.eus; argazkia: Juan Mari Ondikol]

Abenduaren 26an Lesakako elizan eta 27an Berakoan, 18:00etan

Duela bi aste Elizondon bezala, Música para Salvar Vidas proiektuaren baitan antolatuta, Afrikako dantza eta perkusio ongintza-ikuskizuna izanen dute Lesakako eta Berako elizetan abenduaren 26an eta 27an. Zehazki, Ruandako danborrak eta Ugandako Ugandan Sticks dantzariak ariko dira. Emanaldia bukatzerakoan, borondatea eskatuko dute.

Elkartasun ikuskizuna Lesakara eta Berara ailegatuko da. Abenduaren 26an, ortzegunean, Lesakako San Martin elizan eskainiko dute emanaldia eta abenduaren 27an, ortziralean, Berako San Esteban elizan. Bi emanaldiak 18:00etan izanen dira.

Elisabeth Michotek zuzendutako ikuskizunean, Joana Mbabazi, Jeremiah Mukabi Jeremiah, Mike Kalule, David Yiga, Swaibu Wasswa, Moses Adai Eric eta Allan Sserugo musikari eta dantzariek parte hartuko dute.

Aitzinetik, Eguberri egunean, haurrendako perkusio tailerra eskainiko dute doan Berako Jesusen Bihotza ikastetxean, abenduaren 25ean, arratsaldeko bortzetan.