Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Antzerkia: Ez dok hiru (akustikoa) [Tartean Teatroa]

Ekitaldi hau Berako XXII. Kafe Antzerki zikloaren barrenean dago

Eguna: azaroaren 29a, igandea
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 18:00
Sarrera: 3 € (egunean bertan lehiatilan salgai, 17:00etatik aitzinera; edukiera murriztua)
Gehienez ere, erosle bakoitzak 4 sarrera erosi ahalko ditu.
Iraupena: 75 min
Antolatzailea: Berako Euskara Batzordea
Laguntzailea: Berako Kultur Batzordea

Egilea: Patxo Telleria
Zuzendaria: Jokin Oregi
Aktoreak: Mikel Martinez, Patxo Telleria
Musiko-aktoreak: Adrián García de los Ojos, Maria Arriaga Telleria eta Iván Allue

Ez dok Hiru (Akustikoa) Euskal musikaren imajinario kolektiboan murgilduko gaituen ikuskizuna da. Gure modukoa, eroa, harrigarria, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario. Gure musika ondarea, altxor bat da, gure memoria historikoaren lekuko emozionala”.

Publiko helduari zuzendutako ikuskizuna da, umorezkoa eta euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin, Adrián García de los Ojos pianojolearekin lagunduta, eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean.