Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Antzerkia: Ganbara (Markeliñe konpainia)

Nafarroako Antzoki Sarearen Sendaberri zikloaren barreneko ekitaldia

Eguna: martxoaren 18a, larunbata
Lekua: Kultur etxea BERA
Ordua: 19:00
Iraupena: 50 min
Sarrera: 7 € (sarrerak dagoeneko salgai Agara prentsan)
Hizkuntza: hitzik gabekoa
Antolatzailea: Nafarroako Antzoki Sarea
Laguntzailea: Nafarroako Gobernua eta Berako Udala

“Ganbara” lanak, baserri mundu baten oroitzapenak berreskuratu nahi ditu antzerkiaren ikuspegitik. Autosufizientziak, lana sortzen zuen bizitzeko modu bat, non etxea (pertsonak, uzta eta animaliak harmonian bizi ziren bizitzako eta laneko batasun espazioa) identitatearen ikono nagusi gisa agertzen da. Emakumeak baserriko ezinbesteko zutabe gisa duen balioa nabarmentzeko eta ohoratzeko ahalegina da ere.
Familiaren baserria saltzeko ideiak erdi lotan zeuden sentsazioak, jadanik gurekin ez daudenen oroitzapenak eta baserri munduko soinuak pizten ditu. Ondarea galtzeko beldurra sortzen da, izan ginenaren, garenaren oroitzapena galtzeko beldurra. Sustraietara egindako bidai emozional honetan, iragana gogoratuko dugu, etorkizunari aurre egiteko.

Gidoia eta zuzendaritza: Markeliñe
Antzezlea: Itziar Fragua
Musikoa: Roberto Castro
Zuzendaritza tekniko: Paco Trujillo
Zuzendaritza artistikoa: Marieta Soul Estudio Creativo
Argazkiak landu: Eli Fernández
Jantziak: Marieta Soul Estudio Creativo
Koordinatzailea: Jon Kepa Zumalde
Ekoizpena: Joserra Martínez
Argazkiak: Luis Antonio Barajas