Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Argazki erakusketa: Muga (Asier Gogortza)

muga-ttiki1

Erakusketa hau Azkaine eta Bera artean banatua egonen da

Egunak: urriaren 28tik azaroaren 12ra arte
Bakarrik larunbata eta igandeetan irekia
Ordutegia
16:00 – 19:00
Lekua: Berako Kultur etxean
Eztegara pasealekua, 11

Azkaineko Zilargia elkartean (Elizako plazan)
Oletako bidea, 8

Irekitzea: urriaren 28an, larunbata, 10:00etan Beran eta 18:00etan Azkainen

Argibide gehiago: www.asiergogortza.net

Muga marraren gaineko esplorazio geografikoa da lan hau. Muga tokietan paisaiaren eta lurraldearen artean sortzen den tentsioa neurtzeko saioa. Izan ere, marra fin eta zenbaitetan ikustezin hori da lurra lurralde bihurtzen duena, eta bi ideia hauen arteko talkak pizten ditu mugek sortzen dituzten gainerako tentsio guztiak.

Mugak ez dira betidanik hor eta ez dira beti berdin. Ezagutzen dugun paisaia ere aldatu egiten da, aldatu egiten dugu. Alde horretatik, mugak eta paisaiak kontzeptu arbitrarioak dira biak ala biak, gizarteen arabera aldatzen direnak. Norbanakoen artean ere modu desberdinean ulertzen ditugu bi ideia horiek.

2014an lan hau egiten hasi nintzenean, baldintza bat jarri nion nere buruari: irudi bakoitza egiteko momentuan argazki makinak muga marraren gain-gainean egon behar zuen nahitaez. Ikuspuntu eta teknika desberdinak erabili ditut argazkiak egiteko baina baldintza hori errespetatuz betiere. Hala, irudietan agertzen diren paisaia guztiak erdi-erditik zatitzen ditu mugak.