Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Argi jokoak margo erakusketa (Oaia Peruarena)

kartela_oaia

Datak: Uztailaren 18tik abuztuaren 16ra
Ordutegia
Asteartetik igandera (astelehenetan ITXIA)
Goizez 10:00 – 14:00
Arratsaldez 16:00 – 20:00
Lekua: Berako Kultur etxean
Eztegara pasealekua, 11
Irekiera uztailaren 18an, larunbata 18:30etan

OAIA PERUARENA TELLECHEA (Bera; 1.972)

Biografia

Ttikitatik datorkio margolaritzarekiko interesa, non aitatxi-amatxien etxean pasatzen zituen arratsaldeak aldizkarietako irudiak marrazten. Margolari desberdinen eskutik jaso ditu klaseak baina Erratzuko Jose Mari Apezetxea izan da bere lanean eragin gehien izan duen maisua.

Matisse eta chagall margolarien kolorez miresle, baita cezzanneren pintzelkadarena ere, hainbat urte pasa zituen figurazio munduan, baina bere barnean bizi zituen indarrak modu egokiago batean adierazteko beharrak bultzatuta, askatasun handiago eskaintzen zion espazio baten bila, ezaguna zuen hura utzi eta bere barnera biratu zuen begirada.

Bide berri honetan ispirazioa norberaren barruan da eta isiltasunak badu garrantzi handia, ezinbesteko tresna biurtzen baita, non isiltasun horri esker espazio bat sortzen den, Hutsik dirudien baina aukeraz beteta dagoen espazioa eta agortueziniko iturri honetatik jaiotzen da margolana.

Bere lanean garrantzi handia du koloreak, baita trazoak ere, lehenengoa bizi duen intentsitatearen adierazgarri, bigarrena indar guzi horiek orekatu eta bideratzen dituen instrumentu bezala.

Bere lanaren bitartez, gure existentziaren motora den eta denentzat ohikoa den pultsu hori isladatzen saiatzen da.

Bere lana bilduma pribatu desberdinetan banatua da eta hainbat erakusketatan parte hartu izan du, bai bakarka bai taldeka.

Erakusketak

Talde erakusketak

2005 Amaia kulturgunea, Irún.
2006 Salon independants, Donibane-Lohitzune.
2006 Nafarroa Oinezeko erakusketa.
2008 Amaia kultur aretoa, Irún.
2010 Amaia kultur aretoa, Irún.
2011 Zinema Atalante, Baiona.
2011 Muga igaro, Baionako unibertsitateko liburutegia.
2011 Barrena jauregia, Ordizia.
2011 “Itzal Aktiboa”elkartea, Donibane Garazi.
2011 Zuloaga etxea, Hondarribia.
2011 Algareki galeria, Mendikota.
2012 “Zabalketa”  Kalostrapen, Baiona.
2012 Kalostrapen, Kepa Arizmendi margolariaren oroimenean.
2013 “Mariren argi bilgarrian” Algareki galerían, Mendikota.
2013 “Mariren argi bilgarrian”, Aranburu jauregia, Tolosa.
2014  Lagun askeak, Txo kolektibo, Bera.
2014  Donstiartean, arte garaikidea, Donostia.
2014 La roche Chalais, Frantzia.
2015 Txo kolektibo, Legazpiko kultur etxea.
2015 Txo kolektibo, Beasain.
2015 Txo kolektibo, L’Artsenal galeria, Baiona.

Bakarkako erakusketak

2006 Berako kultur etxean.
2006 Etxalarko kultur etxean.
2008 “Atrezzo” erakusketa aretoa, Donostia.
2008“Arizkunenea” Elizondo.
2008 Zugarramurdiko sorginen museoa.
2009 Ezpeletako udaletxeko erakusgela.
2009 Atelier l’enfance de l’art, Baiona.
2010 C.c.s.s., Baiona.
2010 Beran,margolariaren lantokia.
2012 Mikelazulo elkartea, Orereta.
2012 Aterpe taberna, Beasain.
2012 “Bizirik”, Bera.
2012 Banako, Hondarribia.
2013  Modotti galería, Hondarribia.
2013 Torre Luzea, Zarautz.
2013 Margolariaren lantokian, Bera.