Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Baztan-Bidasoko XXXV. Bertsopaper Lehiaketa abian da

Bertsoak 2022ko apirilaren 25etik maiatzaren 6ra arte aurkezten ahal dira

Bortzirietako Bertso eskolak eta Berako Kultur Batzordeak Baztan-Bidasoko hogeita hamaborzgarren Bertsopaper lehiaketa antolatu dute

Nortzuk parte hartzen ahal dute?

Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnak. Euskarazko, jatorrizko, argitaratu gabeko eta bertze lehiaketaren batean saritu ez diren bertsoak onartuko dira bakarrik eta norberak aukeratuko du gaia, doinua eta neurria

Zeintzuk dira mailak eta sariak?

Parte-hartzaileak 4 mailatan banatuko dira:

A maila10 urte arteko haurrek parte hartuko dute eta gutienez bertso bat edo bi kopla osatu beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 50 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 30 euro (bigarrena).

B maila11 urtetik 14 urte arteko gazteak sarituko dira eta gutienez bi bertso edo lau kopla egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 100 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 70 euro (bigarrena).

C maila15 urtetik 18 urte arteko gazteak sarituko dira eta gutienez lau bertso egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 150 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 120 euro (bigarrena).

D maila18 urtetik goitikoek hartuko dute parte eta gutienez zortzi bertso egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 200 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 150 euro (bigarrena).

Noiz arte eta nora bidali behar ditut nire bertsoak?

Bertsoak 2022ko apirilaren 25etik maiatzaren 6ra arte arte entregatu beharko dira.

Bertsoak bi modutan entregatu ahalko dira, paperean edo e-mailez:

– Paperean: helbide honetara bidalita:

Berako kultur etxea
Baztan-Bidasoko XXXV. Bertsopaper Lehiaketa
Eztegara pasealekua, 11
31.780 BERA (Nafarroa)

– Emailez:

  • Helbideakultura@bera.eus
  • PDFformatuan (bertsoa artxibo batean erantsita). Artxiboak bakarrik formatu horretan onartuko dira.
  • Gaia: zera paratu da: Baztan-Bidasoko XXXV. Bertsopaper Lehiaketa
  • Datuakhorrela agertu beharko dira nahitaez:

Mezuaren gorputzean ondoko datu hauek paratu (datu guztiak paratzea ezinbestekoa da):

Izen-abizenak
Maila
Adina
Bertsoaren izenburua
Telefonoa

PDF artxiboan soilik ondoko datu hauek agertu beharko dira:  izenburua, maila eta bertsoa bera (ezingo dira agertu izen-abizenak!).

Nork baloratuko ditu bertsoak?

Epaimahaia Bortzirietako Bertso Eskolak izendatuko du, eta honen erabakia ezin izanen da gibelera bota. Epaimahaiak sariak hutsik utzi ahalko ditu, edo aipamen bereziak eman.

Noiz entregatuko dira sariak?

Maiatzaren 27an, ortziralea, 18:00etan Berako kultur etxean