Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Berako Musika Eskolak jaialdi berezia eskainiko du larunbatean

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak jaialdia antolatu du larunbaterako, maiatzaren 11n.

18:00etan kalejira eginen da herriko talde guziekin: banda, abesbatza, txistulariak, akordeolariak eta Musika Eskolako ikasleak. 19:00etan argazkia eginen da talde guztiekin Altzateko plazan.

19:30ean hasiera emanen zaio jaialdiari Altzateko plazan. Jubilatuen abesbatzak, Musika Eskolako haurren abesbatzak, Udalak eta eskolako gurasoek, bertso eskolak, futbol eta saskibaloi taldeak, musika bandak, Gure Txokoa dantza taldeak, Uxane eta Musika Eskolako Ttikiek eskainiko dute jaialdia. Eguraldi txarra eginen balu, kalejira bertan behera geldituko litzateke eta ekitaldia eskolako pilotalekuan eginen zen.