Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Berako Udalak “Kultur pilulak” programa jarri du abian maiatza eta ekainerako

Programa hau maiatza eta ekaineko ortziraletan eskainiko da

Covid19ak eragindako Osasun alarma egoerak herriko kultur programazio guztia, ostatuetako saioak, herrian egitekoak ziren topaketa, ospakizun edota egun bereziak…. bertan behera edo gibeleratzea ekarri du.

Honek, gisa berean, programazioa bera birplanteatzea eta birmoldatzea ekarri du. Honi irtenbidea bilatze aldera, Kultur pilulak proiektua jarri du martxan Berako Udalak.

Astean behin, ortziral arratsaldetan, Berako sortzaileen eskutik, kultur programazio zabala zein anitzaz gozatzeko aukera izanen duzue zuen etxeetatik.

Pilula horiek, ohikoak bezelaxe, dosi ttikikoak izanen dira eta espero dugu itxialdi honek sortu dezakeen estres punttu hori sendatzen lagundu ahal izatea.

Aipatutako saio hauek ikusgai jarriko dira ortziralero 18:00etan Youtubeko kanal honetan.

Pilulen lehenengo dosia Petti-rena izanen da ortziral honetan, maiatzak 8, 18:00etatik aitzinera.

Goza ezazue!!!!