Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Berako Udalak oroimena izeneko atal berria abian jarri du bere web orrian

bannerra185pxPlataformak herriko oroimena izanen du ardatz

Berako Udalak oroimena izeneko atal berria ireki du bera.eus web orrian (oroimena.bera.eus). Honetan herrian suertatutako gertaera historikoak jorratuko dira ikuspegi zabal batekin (kultura, historia, kirola, gizartea,…). Hiru zutabe izanen ditu:

1. Egitasmoak: herrian burutu eta burutzen ari diren egitasmoen erakusleihoa. Momentuz ondoko hauek daude:

  • Oroit(h)arri antzezlana
  • Isidoro Fagoaga
  • Berako Oihua (momentuz azken 10 urteotakoak bildu dira. Poliki-poliki aurrekoak ere sartuko dira)
  • San Migel zubia 1813-2013
  • Langile batailoak Beran
  • Espainiako gerrako fusiolatu eta desagertuak gogoan
  • Julio Caro Baroja 1914-2014

2. Testigantzak: herritarren bideoak, irudiak, argazkiak, dokumentuak… euren gertaera eta bizipenak bere horretan altxatuko dira.

3. Blog kolektiboa: proiektu irekia eta dinamikoa da. Herriaren iraganean interesa duen herritar orok parte hartzeko izanen du.

Berako Udalak luzatzen dizue plataforma hau, gonbidatzen zaituzte bisitatzera, herriaren iragana hobeki ezagutzeko eta horretan parte hartzeko gonbita ere egiten dizue.