Antolatzailea: Gure Txokoa Elkartea
Laguntzailea: Berako Udala
Irailaren 26an, larunbatean, Dantzari Ttiki Egunaren hogeita batgarren edizioa izanen dugu Beran. Kasu honetan, Gure Txokoako dantzariekin batera, ondoko talde hauek parte hartuko dute:
– Iztueta dantza taldea (Zaldibia, Gipuzkoa)
– Alurr dantza taldea (Ibarra, Gipuzkoa)
Guztira Beran 170 dantzari izanen dira, horietako 30 Beratik kanpo etorriak. Dantzariak 12 urtetik beheitikoak dira.
PROGRAMA
Goizez, Jamotenean harrera egin ondotik, 10:30ean dantzariak 3 ibilbidetan banatuko dira: Illekuetan, Burga plazan eta Agerran. Karrikan barna ibiliko dira dantzatzen.
12:30ean jaialdia hasiko da Altzateko plazan (eguraldi txarra eginez gero, Altzateko frontoian).
Arratsaldean, musika izanen dugu Altzateko frontoian 16:00etatik aitzinera (Endara Deejays).