Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Bertso antzerkia: Erik eta Win (Buhameak)

Euskaraz

Musika, antzerkia eta bertsolaritza uztartzen duen ikuskizuna

Eguna: Maiatzaren 14a, ortziralea
Lekua: Kultur etxea
Ordua: 18:30
Iraupena: 75 min
Sarrera: 5 € (sarrerak aitzinetik Agara prentsan salgai)
Argibide gehiago: www.buhameak.eus
Antolatzaileak: Berako Kultur Batzordea eta Berako Udala

Bertsolariak: Unai Muñoa eta Ander Lizarralde
Musikariak: Aitor Atxega eta Imanol Kamio

Hainbat diziplina artistiko lantzen dira lan honetan, hala nola, bertsoa, antzerkia, poesia, musika… Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariek euren baitako egiak eta esperientziak kontatuko dituzte, eta hain unibertsala den gai bat aztertuko dute: harremanak. Doinu berriak plazaratuko dituzte, bai eta kantu proposamen berriak ere. Hori guztia umorez zipriztinduta, eta Imanol Kamioren piano eta eskusoinuaren eta Aitor Atxegaren baxu zein gitarraren doinuek lagunduta.