Albisteak

Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Ezezagunok taldearen “La felicidad de los enfermos” antzezlana ikusgai maiatzaren 25ean Beran

Maiatzaren 25a, larunbata. ANTZERKIA: “La felicidad de los enfermos” (Ezezagunok Antzerki Taldea). Lekua: Berako Kultur etxea Ordua: 20:00 Sarrera: 3 € Antolatzailea: Berako Kultur Batzordea Gaztelaniaz Ezezagunok Antzerki Taldearen “La felicidad de los enfermos” antzeslana ikusgai izanen da maiatzaren 25ean,…

Maiatzaren 18an “Zertarako Hegoak” (Metrokoadroka konpainia) antzezlana izanen dugu Kultur etxean

Berria egunkariaren 10.  urteurrenaren harira, kultura ardatz duen egitarau oparoa prestatu dute. Euskal Herri osoko herri eta hirieran antzerki emanaldiak, kontzertuak eta bertze hainbat jarduera eskainiko dituzte maiatza eta ekainean, horietako bat, hain zuzen, Beran izanen den Metrokoadroka sormen laborategiaren “Zertarako hegoak” antzezlana.…

Berako Musika Eskolak jaialdi berezia eskainiko du larunbatean

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak jaialdia antolatu du larunbaterako, maiatzaren 11n. 18:00etan kalejira eginen da herriko talde guziekin: banda, abesbatza, txistulariak, akordeolariak eta Musika Eskolako ikasleak. 19:00etan argazkia eginen da talde guztiekin Altzateko plazan. 19:30ean hasiera emanen zaio jaialdiari…

‘Berako Oihua’ aldizkarian lanak aurkezteko epea zabalik da

Urteroko moduan, Berako besten programarekin batera, Berako Oihua aldizkaria banatuko da etxeetan. Bertan artikuluak idaztera animatu nahi zaituztegu.

Lanak nahi den gai eta luzerakoak izaten ahal dira, eta irudi edo argazkiz lagunduak joaten ahal dira.

Hauek aurkezteko epea ekainaren 14a (ortzirala) bitarte izanen da. Lanak, posta elektronikoz kultura@berakoudala.net edo kultura.bera@gmail.com helbidetara bidaltzen ahal dira edo, bertzenaz, zuzenean Berako Kultur etxera ekarri. Aunitz eskertuko genuke, ahal izanez gero, lanak formatu digitalean ekarriko balira.

Berako Kultur Etxea/Berako Oihua