Maiatzaren 25a, larunbata. ANTZERKIA: “La felicidad de los enfermos” (Ezezagunok Antzerki Taldea). Lekua: Berako Kultur etxea Ordua: 20:00 Sarrera: 3 € Antolatzailea: Berako Kultur Batzordea
Gaztelaniaz
Ezezagunok Antzerki Taldearen “La felicidad de los enfermos” antzeslana ikusgai izanen da maiatzaren 25ean, larunbat arratseko 8:00etatik aitzinera Berako Kultur Etxean. Berako Kultur Batzordeak antolatutako emanaldira sartzeko 3 euroko sarrera ordaindu beharko da.
“La felicidad de los enfermos” Carlos Sarrióren “Trastornos, diálogos” lanaren egokitzapena da. 2011n hasi ziren lan hau lantzen eta joan den urtean estreinatu zuten Donostiako Principal Antzokian. Aktoreak: Miguel Kubat, Mikel Fiz, Sergio Berne, Joserra Pérez, Aritz García, Naiara Oronoz, María Ángeles Fernández, Nekane Iturria, Rafa Benítez, Haritz Hernández eta Jon Cavero.
Istorioa
Osasun etxe batean medikuaren esperoan dago talde bat. “Pertsona bakoitzak bertzeak baino gauza larriagoak dituela pentsatzen du”. Hortik aitzinera, elkarrekin komunikatzen hasiko dira eta ohartuko dira euren gaitzak ez direla hain larriak. Sendatzen ez diren arren, gaitz horiek eramangarriagoak dira. Umore kutsua du eta korala da. Momentu batzuetan 11 aktoreak daude agertokian.
Ezezagunok
Adimen ezintasuna duten bidasotar batzuek osatzen dute antzerki taldea. 2007an sortua. Orduz geroztik 5 obra estreinatu dituzte. Hainbat emanaldi eskaini dituzte Gasteizen, Donostian, Irunen, Beran, Hondarribian… Ana Perez, Miren Etxeberria eta Luisma Morenok zuzendua da.