Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

DOKUMENTALA: Neskatoak. Emakumeak Ipar Euskal Herrian lanean, frankismo garaian (Jon Abrilek zuzenduta)

Pakitak

Berriz ere Beran!!!

Eguna: maiatzaren 21a, larunbata
Lekua: Berako Kultur etxea
Ordua: 19:00
Hizkuntza: euskaraz (gaztelaniazko azpitituluekin)
Antolatzailea: Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea
Laguntzailea: Energia Olatuak – Donostia2016
Argibide gehiago: www.neskatoak.eus eta facebook

neskatoak_promoa from Jon Abril on Vimeo.

1940 eta 1975 urteen artean emakume aunitzek euren etxea utzi eta Ipar Euskal Herrira zein Frantziako bertze hainbat tokitara joan behar izan zuten neskame edo neskato lanetan aritzera. Emakume horiek, nerabe eta neska gazteak, familia utzi zuten gibelean. Maiz, mendiz joan ziren, gordeka. Frankismoaren urterik gogorrenak ziren. Ipar Euskal Herriko hoteletan eta jatetxeetan aritu ziren lanean, baina baita etxe partikularretara ere, “interna” moduan. 12 edo 14 orduko lanaldiak egiten zituzten, pasaporterik gabe, lanerako baimenik gabe, eta frantsesik jakin gabe.

Gaur egungo migrazio-prozesuetan bezala, emakumeek paper hagitz aktiboa izan zuten orduko gizartean, bertan gelditzen ziren gurasoei eta etxekoei ekonomikoki berebiziko laguntza eman baitzieten. 15 emakumeren bizipenak jasotzen ditu Jon Abrilek zuzendutako “Neskatoak” dokumentalak.

Zuzendaria: Jon Abril Olaetxea (Bera, 1975). Kazetaria ikasketaz, kultur kudeaketan aditua, gaur egun, Elhuyarren dabil lanean, partaidetza teknikari moduan. Hainbat hedabidetan aritu izan da, baina hau du zuzendari moduan lehenbiziko ikus-entzunezkoa. Dokumental hau egiteko Donostia2016ko Energia Olatuak programaren laguntza jaso du.