Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Eguberrietako kontzertua: Azken trena

azkentrena

Eguna: abenduaren 30a, ortziralea
Lekua: kultur etxea
Ordua: 22:00
Sarrera: 5 €
Aurresalmenta: Xuga Ostatua (Bera), Errekalde Ostatua (Bera) eta Haizegu (Lesaka)
Argibide gehiago: www.azkentrena.eus

Eguberrietako kontzertu berezi honetan bandak bere kantu eta soinu berriak aurkeztuko ditu, epe motzera disko batean islatuko direnak. Kontzertuan Estitxu Pinatxo Olaziregi izanen dute artista gonbidatu.

Azken trena Taldea

Azken Trena Beran sortutako rock alternatibo talde gaztea da. Hala ere, bertze hainbat estilo erabilita Azken Trenaren soinua oso landua izatea dakar, kantu guztiei izaera berezi eta propio bat emanez. Eszenatokia Jokin Pinatxo-k ( ahotsa eta gitarra ), Jon Macicior-rek ( gitarrak ), Manex Ormazabal-ek ( baxua ) eta Mattin Arbelaitz-ek ( bateria ) betetzen dute; aldiz, akustikoan lan egiterako orduan perkusioan Carlos Goikoetxea egon ohi da.

Hainbat taberna, eszenatoki, areto eta lekutan jo ondotik, 2015eko ekainean taldeak bere lehen proiektua jarri zuen abian, hortik gerora Errailik Gabe izeneko disko akustikoa izanen zena. Orain, 2017ari begira, disko berri baten proiektua dute eskuartean.